Kultura eremu publikotik kudeatzeko irtenbideak

Asteazkena, 2017ko martxoaren 22a

Datorren apirilaren 6an eta 7an Zaragozako Harineran izango dira Como tramitar un unicormio jardunaldiak.

Kultura, maiz, eremu publikoko kudeaketaren logikatik kanpo geratzen dela diote antolatzaileek eta hainbat gairen aurrean kudeatzaileek asmatu behar izaten dutela nola jardun. Araudirik eta aurrekaririk gabe aritu behar izaten dute, demagun, herritarrak aldarrikatzen ari diren parte-hartzearen inguruan, edo espazio autogestionatuez.

Bergaran Kultura Batzordearen norabidea birpentsatzen

Asteazkena, 2017ko martxoaren 1a

Herri bizia dugu Bergara, kultur talde eta eragile ugari dituena. Urte guztia betetzen dute euren jarduerekin, dela sorkuntzara bideratuko jardunak, dela ikuskizun eta erakusketetara bideratutakoak; eta horiek koordinatzeko, besteak beste, elkartzen dira Udaleko Kultura Batzordean. Urte asko pasa ondoren, mahai horren funtzioak birpentsatu eta moldatzeko garaia heldu dela ikusi dute, eta hausnarketa horretan laguntzen ari da Emun.

EAEko kultura zenbakitan, hainbat adierazleren argitan

Asteazkena, 2017ko otsailaren 8a

Kulturaren Euskal Behatokiak joan den urtarrilaren bukaeran txosten batean bildu zituen azken hiruzpalau urteetako kultura adierazleen inguruko hainbat datu. Gai eta arlo interesgarriak jasotzen dituela iruditu zaigu Emuneko kultura aholkularioi.

Guri deigarri egin zaizkigun kontuen entresaka egingo dugu post honetan, txosten osoa irakurri nahi duenak eskura baitu.

 

 

 

Estaturik gabeko kulturak ba al du lekurik erakundeetan?

Asteazkena, 2017ko urtarrilaren 18a

Interaccióren web gunearen bidez ezagutu dugu Jaron Rowan ikerlariaren lana, Cultura libre de estado liburua. Bere burua  ikerlari eta “kultur agitatzailetzat” du Rowanek eta iruditu zaigu hausnarketa interesgarria egiten duela, oro har, eta bereziki Espainiar estatuan 15Mren ondoren sortu omen zen abagune berriaren ondoren kultur sistemak izan behar duen egituraz.

 

Urte berri on

Asteartea, 2016ko abenduaren 27a

Emuneko Kultura zerbitzuetako lantaldearen izenean, urte berri on!

Onward & Upward (Series)

Sare sozialen eragina kultur ondarearen kudeaketan

Astelehena, 2016ko abenduaren 12a

Pasa den hilean Valladoliden izandako jardunaldi baten harira idatziko ditugu lerro batzuk. X Bienal de la Restauración y Gestión del Patrimonio, AR&PA azaroaren 13tik 15era izan zen eta Kultur ondarearen kudeaketan sare sozialek gaur egun duten eraginaz jardunaldi interesgarria egin zen.

Berrikuntza kulturan, posible da?

Asteazkena, 2016ko azaroaren 16a

Azaroaren 10ean IVAPek Donostian duen egoitzan Berrikuntza kulturan izeneko ikastaroa eman zuen Emuneko Uxune Alustizak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura saretzen programako formazio eskaintzaren parte izan zen, eta Gipuzkoako hainbat udaletako 16 kultur teknikari, laguntzaile eta dinamizatzaile bertaratu ziren.

Kultur kudeaketa eta gure eguneroko jarduna berritzeko prozesua, baliabideak eta teknikak landu genituen modu praktiko batean, eta kulturgintzan etorriko diren eta dagoeneko hemen dauden joeren errepasoa egin genuen.

Berrikuntza prozesuaren faseak

Berrikuntza prozesuaren faseak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saretzen programako III. Batzar Orokorra egin da

Asteazkena, 2016ko urriaren 26a

Kultura Saretzen programak urriaren 19an egin zuen urteroko Batzar Orokorra Beasaingo Igartza monumentu multzoan. 50 lagun inguru elkartu ginen eraikin paregabean, urtero bezala programaren nondik norakoak ezagutu eta elkarrekin iritziak eta ekarpenak partekatzeko.

Kultura Saretzen Batzar Orokorra

Familiaren baitako kultur transmisioa aztergai EKTn

Osteguna, 2016ko irailaren 29a

Dagoeneko zabalik da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu tituluaren 6. edizioan izena emateko epea, 2016ko urriaren 14ra arte, hain zuzen ere. Azken edizioan bezalaxe saio presentzialak hilean behin emango dira, modu trinkoan, asteburuetan.

Nola parte hartu kultur politiketan?

Asteazkena, 2016ko irailaren 7a

Beste behin ere Pilar Gonzalok artikulu interesgarria idatzi du kultura eta parte-hartze proiektuetan gabiltzanontzat.

Azkenaldian ugaritu egin dira kultur politikak modu parte-hartzailean definitzeko egitasmoak baina Gonzalori ez zaio iruditzen egitasmo horiek oso baliagarriak direnik egiten diren moduagatik eta eman ohi dituzten emaitzengatik: parte-hartze eskasa, parte-hartzaileen proposamenak aintzat ez hartzea, kultura gaiekiko interes faltagatik, zentralizazioagatik, saioak presentzialak izateagatik (ez on line)…

Harnessing citizen participation via social media and open source tools