Artea eta kultura ebaluatzeko 3 tresna

Asteartea, 2017ko uztailaren 18a

Interaccióren webgunean 3 tresnari buruzko artikulu interesgarria irakurri dugu. Gaur egungo paradigmak erakunde kultural eta artistikoei gero eta ebaluazio xeheagoa eskatzen omen die antolatzen dituzten jaialdi eta bestelako ekitaldien eragina neurtzerako orduan.

Artikuluak ebaluazio hori egiten laguntzeko 3 tresnaren berri ematen du: hausnarketa eragiten duen irakurketa  proposamen bat, ebaluazio tresna oso bat eta gaur egungo ikuspegia zabaltzen duten hainbat proiektu.

Measuring impact liburua: eragin ekonomikoaz gain erabiltzaileen esperientzia kuantitatiboa nahiz kualitatiboa aintzat hartzen dituen ebaluazioaz hausnartzeko irakurketa, Australiako 3 esperientziatan oinarrituta.

EventIMPACTS tresna multzoa: zenbait erakunde britainiarrek sortutako tresnak kirol eta kultur ekitaldien ekonomia, gizarte, ingurumen eta hedabide eragina neurtzeko, tartean kalkulagailu interesgarri bat.

CultureBank egitasmoa: kolektiboen eragin soziala eragin ekonomikoa bezainbeste neurtzen duen inbertsio eredua da. Lantzen ari dira oraindik arteak, finantzak eta gizarte arloko erreferentziazko hainbat pertsonarekin.

Erantzun