Sare sozialen eragina kultur ondarearen kudeaketan

Astelehena, 2016ko abenduaren 12a

Pasa den hilean Valladoliden izandako jardunaldi baten harira idatziko ditugu lerro batzuk. X Bienal de la Restauración y Gestión del Patrimonio, AR&PA azaroaren 13tik 15era izan zen eta Kultur ondarearen kudeaketan sare sozialek gaur egun duten eraginaz jardunaldi interesgarria egin zen.

Beatriz Bermejo de Rueda ikertzaileak idatzi bezala jardunaldiaren helburua zen zer eragin duten 2.0 kanalek kultur ondarea babesteko eta transmititzeko orduan. Hainbat blogariren lekukotzak entzun ahal izan ziren eta denak pasio berak mugitzen zituen: ondarea zaintzeak eta transmititzeak. Sare sozialak ez dituzte denek modu berean erabiltzen baina denak ados daude esaterakoan gaur egun ezinbesteko tresna direla kultur ondarearen kudeaketan.

Honezkero inork ez du hori zalantzan jartzen. Sare sozialek kultur kudeaketan eta programazioaren zabalkundean duten eragina eztabaidaezina da. Kontua da sail, museo edo erakunde bakoitzak bere beharretara egokituta erabiltzea sareak, helburu, baliabide eta hartzaileen arabera.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura saretzen programan Gipuzkoako hainbat erakundek sare sozialak nola erabiltzen dituzten ezagutu genuen formazio saio batean eta aurrez Maite Goñik formazio saioa eman zien Gipuzkoako kultur arloko teknikariei sare sozialak euren arloan nola erabili ikasteko. Esan bezala, egoki erabiltzea da gakoa, baina ezin erabiltzeari uko egin.

Erantzun