Zinc shower 2016, eraldaketa sortzailearen meeting showa

Asteazkena, 2016ko otsailaren 24a

ZincShower

Aurtengo udaberrirako ere Zinc shower ekimenak 4 eguneko topaketa antolatu du. Aurten tokiz aldatu dira eta COAMen izango da (Colegio Oficial de Arquitectos De Madrid) maiatzaren 19an eta 20an. Urtez urte kopurutan eta kalitatean hazten ari den ekimena da. 200 erakuslek aurkeztu zituzten euren proiektuak iaz, 500 hizlari izan ziren eta 10.000 lagun bisitari.

Zalantzarik gabe, zure proiektu berritzaileak mundua aldatzeko balio duela uste baduzu, Zinc shower aukera ona da jendeari aurkezteko. Martxoaren 15era arteko epea dago izena emateko.

Antolatzaileek diote ekonomia sortzaile eta kolaboratzailearen ekitaldi profesional handiena dela eta programan jasoko dituzten askotariko hitzaldi, mahai-inguru, tailer, networking eta showak mundu guztiko proiektu interesgarriak bildu eta erakusteko aukera ezin hobea direla.

Erantzun