Gasteizen kultur politiken eta elkarlanaren inguruan jardunaldia

Asteazkena, 2017ko maiatzaren 17a

Bost hilabete pasatu dira Gasteizko kulturaren plan estrategikoaren lanketa hasi zenetik. Talde motorra sortu, diagnostikoa prestatu, kultur eragileekin egindako saioak… bost hilabetetan hamaika jarduera.

Jarduera horietako bat, maiatzaren 9an egin zen Gasteizko Montehermoso Kulturunean: jardunaldi irekia. Kultur politikak eta kultur eragileekin elkarlana gai nagusi gisa hartuta, jardunaldiaren helburua ikuspuntu berriak eta desberdinak jasotzea izan zen, planaren diseinurako baliagarriak izango direnak. Izan ere, jardunaldia diagnostiko fasetik diseinu fasera igarotzeko zubia izan zen, datozen hilabeteetan planaren diseinua egiteko saio irekiak egingo baitituzte Emunen laguntzarekin.

Jardunaldian parte hartzera hiru pertsona gonbidatu genituen, hurrengo fasean landuko ditugun gaietan adituak:

Hiru hizlariek gai interesgarriak azaldu zituzten, bakoitzak bere hitzekin eta bere begietatik begiratuta; hala nola, eragile eta administrazioen arteko elkarlanerako gakoak eta esparruak, kulturara sarbidea eta kontziliazioa, proiektu politikoak eta herritarren nahia uztartu beharra, zertarako da kultura eta zertarako artea, kulturaren “normalizazioa”… Zalantzarik gabe gai baliotsuak eta kontuan hartu beharrekoak hurrengo fasean, Gasteizko kulturaren plan estrategikoaren diseinuan.

Erantzun