Kulturagara.com martxan!

Asteazkena, 2011ko abenduaren 7a

.

Kulturagara.com web gunea EMUN Kooperatibak martxan jarri duen blog berria da. Kultura zerbitzuei eskaintzen diegun gunea da kulturaga.com. Kultura kudeaketaren inguruko leihoa izateaz gain, gaiaren inguruko informazioa eman, materiala zabaldu eta albisteak helaraziko dituen gunea izango da.

Eguneratuta egoteko helburuarekin, kultura kudeaketari buruzko informazioa zabalduko dugu astean behin, eta ikuspegi desberdinak jasotzeko irekita egongo da. Horregatik kultura kudeaketan parte hartzen dutenen esperientziak, ezagutzak, iritziak…jasotzeko bideak zabalik izango ditugu.

Aurkezpenean diogun bezala, kultura bere zentzu osoan ulertu behar da, sortzen denetik eta zabaltzen den arte, eta eremu bakoitzari bere espazioak eman behar zaizkio. Kultura bere ikuspegi osoan hartu eta garatzeko, epe luzera begirako norabide bat behar da, pausoak helmuga zehatz baterantz eramaten lagunduko digun ikuspegia eta norabidea. Eta horretarako kultura kudeatzea beharrezkoa da.

Ongi etorri irakurle, Kulturagara web gunera!

Erantzun