Interaccióren webgunean 3 tresnari buruzko artikulu interesgarria irakurri dugu. Gaur egungo paradigmak erakunde kultural eta artistikoei gero eta ebaluazio xeheagoa eskatzen omen die antolatzen dituzten jaialdi eta bestelako ekitaldien eragina neurtzerako orduan.

Artikuluak ebaluazio hori egiten laguntzeko 3 tresnaren berri ematen du: hausnarketa eragiten duen irakurketa  proposamen bat, ebaluazio tresna oso bat eta gaur egungo ikuspegia zabaltzen duten hainbat proiektu.

Irakurtzen jarraitu...

Urriaren 15ean eta 16an Medir lo Invisible: una introducción a la evaluación de proyectos culturales saioetan ikasle dabil Emuneko aholkulari bat. Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako kultur kudeaketako profesionalen elkarteak antolatu dute ikastaroa eta Eduard Miralles da irakaslea, kultur kudeaketan ibilbide luzea duen profesionala.

Ikastaroak bi zati ditu, teorikoa eta adibide praktiko baten azalpena. Lehen saio teoriko horretan kultur proiektuak ebaluatzeko ditugun zailtasunak eta zenbait irtenbide landu ditugu eta horiek kontatzera gatoz artikulu honetan.

Irakurtzen jarraitu...

 

Neurtu kultura

Kultura neurtu egin behar al da? Komeni da? Zer neurtu behar da? Nola? Galdera horien inguruko eztabaida interesgarria sortu zen duela aste batzuk Bilbon, Kultibak antolatutako jardunaldian. Han elkartutakoak bat datoz kultura neurtu behar dela erantzutean, baina baldintza eta zalantza asko azaleratu ziren.

 

Irakurtzen jarraitu...

 

Liburuxkak dagoeneko Emunen dauzkagu, inprimategitik iritsi berri. Kultur kudeaketarako jardunbide egokien gidaren formatu digitalaren berri ematen jardun dugu 2013an bai Kulturagaran eta bai @Emun_Kulturan. Aste honetan bertan emailez ere aurreratu dugu liburuxkak prestatzen ari ginela, eta hemendik aurrera kultura@emun.com helbidean eskatuta dohainik eskuratu ahal izango da.

 

Irakurtzen jarraitu...

 

 Jose Manuel Barroso Europako Batzordeko lehendakariaren esanetan, kultura eta sormena garapen pertsonalerako, kohesio sozialerako eta hazkunde ekonomikorako motor garrantzitsuak dira. Lehendakaritzaren ustea hori bada ere, 2006an Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendariak ikerketa bat eskatu zuen Europako biztanleen kultura eta balio kulturalen inguruan zuten iritzia ezagutzeko.

Irakurtzen jarraitu...

.

Kulturagara.com web gunea EMUN Kooperatibak martxan jarri duen blog berria da. Kultura zerbitzuei eskaintzen diegun gunea da kulturaga.com. Kultura kudeaketaren inguruko leihoa izateaz gain, gaiaren inguruko informazioa eman, materiala zabaldu eta albisteak helaraziko dituen gunea izango da.

Eguneratuta egoteko helburuarekin, kultura kudeaketari buruzko informazioa zabalduko dugu astean behin, eta ikuspegi desberdinak jasotzeko irekita egongo da. Horregatik kultura kudeaketan parte hartzen dutenen esperientziak, ezagutzak, iritziak…jasotzeko bideak zabalik izango ditugu.

Aurkezpenean diogun bezala, kultura bere zentzu osoan ulertu behar da, sortzen denetik eta zabaltzen den arte, eta eremu bakoitzari bere espazioak eman behar zaizkio. Kultura bere ikuspegi osoan hartu eta garatzeko, epe luzera begirako norabide bat behar da, pausoak helmuga zehatz baterantz eramaten lagunduko digun ikuspegia eta norabidea. Eta horretarako kultura kudeatzea beharrezkoa da.

Ongi etorri irakurle, Kulturagara web gunera!

Irakurtzen jarraitu...