Datozen astelehen eta asteartean, ekainaren 26 eta 27an, ikastaro interesgarria izango da EHUren udako ikastaroetan, Donostiako Miramar jauregian. Nola ordaintzen dugu kultura? Sorkuntza arloen finantzaketa publiko eta pribatuari buruzko begirada berriak izena du ikastaroak eta izen handiak daude hizlarien artean.

Besteak beste, Gasteizko kultur politiken inguruko jardunaldian hitzaldia eman zuen Pilar Gonzalo (Foro de Cultura y buenas prácticas en España blogeko Zuzendaria), Bernard Faivre d’Arcier (Biennales de Lyon-go presidentea) eta Fernando Pérez Gómez (Nafarroako Kultura Zuzendaritza Orokorreko Zuzendaria) izango dira.

Irakurtzen jarraitu...

Datorren apirilaren 6an eta 7an Zaragozako Harineran izango dira Como tramitar un unicormio jardunaldiak.

Kultura, maiz, eremu publikoko kudeaketaren logikatik kanpo geratzen dela diote antolatzaileek eta hainbat gairen aurrean kudeatzaileek asmatu behar izaten dutela nola jardun. Araudirik eta aurrekaririk gabe aritu behar izaten dute, demagun, herritarrak aldarrikatzen ari diren parte-hartzearen inguruan, edo espazio autogestionatuez.

Irakurtzen jarraitu...

Datorren irailaren hasieran, 5etik 7ra, ikastaro interesgarri bat izango da Iruñean, Condestable jauregian. Nafarroako Unibertsitatearen udako ikastaroetako bat izango da eta Emuneko kideok parte hartuko dugu emaile gisa. Izen-ematea irekita dago ikastaroen web gunean bertan.

Condestable

Irakurtzen jarraitu...

Irailaren 29an eta 30ean kongresu interesgarria egingo da Valentzian, Kultur kudeaketaren II. Kongresua. Dagoeneko irekita dago izena emateko epea (apirilaren 30 arte merkeago).

banner-web_inicio_fechas-29-30sept

Kongresuaren helburua da kultur kudeaketak bizi duen errealitateaz jabetzea arlo guztietan. Eta aurtengoan, bereziki, inplikatutako agenteak harremanetan jarriko dituen mapa bat eraikitzeko klabeak ematea: erakunde publikoak, enpresa pribatuak, gizarte zibil antolatua eta, batez ere, publikoa.

Kongresuko egitaraua dagoeneko argitaratu dute, baina abstractak eta komunikazioak aurkezteko epea zabalik dago apirilaren 30 arte.

Irakurtzen jarraitu...

ZincShower

Aurtengo udaberrirako ere Zinc shower ekimenak 4 eguneko topaketa antolatu du. Aurten tokiz aldatu dira eta COAMen izango da (Colegio Oficial de Arquitectos De Madrid) maiatzaren 19an eta 20an. Urtez urte kopurutan eta kalitatean hazten ari den ekimena da. 200 erakuslek aurkeztu zituzten euren proiektuak iaz, 500 hizlari izan ziren eta 10.000 lagun bisitari.

Irakurtzen jarraitu...

KARRASKANek antolatuta, “Euskadiko kultura berrikuntza ekosistema: oraina eta etorkizunak” jardunaldia izan zen atzo, abenduak 15, Donostiako Tabakaleran, eta EMUNeko kideak ere bertan izan  ginen.

Egun osoko topaketa izan zen, agenda estuarekin. Goizean hainbat esperientziaren berri izan genuen kultur sortzaile eta eragileen eskutik eta zenbait administraziotako ordezkarien eskutik. Batzuk aipatzeko, han izan genituen Roberto Gomez de la Iglesia (Conexiones Improbables), Ane Rodriguez (Tabakalera), Jose Luis Ibarzabal (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako Zuzendaritza), Lucia Grana (BEAZ eta Bizkaia Sortzailea), Iñigo Olaizola (Donostiako Sustapena), Ismene Tapia (Irungo Udala), etab.

(Karraskan proiektuaren aurkezpena, @ColaBoraBora-k ateratako argazkian)

Irakurtzen jarraitu...