Bost hilabete pasatu dira Gasteizko kulturaren plan estrategikoaren lanketa hasi zenetik. Talde motorra sortu, diagnostikoa prestatu, kultur eragileekin egindako saioak… bost hilabetetan hamaika jarduera.

Jarduera horietako bat, maiatzaren 9an egin zen Gasteizko Montehermoso Kulturunean: jardunaldi irekia. Kultur politikak eta kultur eragileekin elkarlana gai nagusi gisa hartuta, jardunaldiaren helburua ikuspuntu berriak eta desberdinak jasotzea izan zen, planaren diseinurako baliagarriak izango direnak. Izan ere, jardunaldia diagnostiko fasetik diseinu fasera igarotzeko zubia izan zen, datozen hilabeteetan planaren diseinua egiteko saio irekiak egingo baitituzte Emunen laguntzarekin.

Irakurtzen jarraitu...

Datorren apirilaren 6an eta 7an Zaragozako Harineran izango dira Como tramitar un unicormio jardunaldiak.

Kultura, maiz, eremu publikoko kudeaketaren logikatik kanpo geratzen dela diote antolatzaileek eta hainbat gairen aurrean kudeatzaileek asmatu behar izaten dutela nola jardun. Araudirik eta aurrekaririk gabe aritu behar izaten dute, demagun, herritarrak aldarrikatzen ari diren parte-hartzearen inguruan, edo espazio autogestionatuez.

Irakurtzen jarraitu...

Kultura Saretzen programak urriaren 19an egin zuen urteroko Batzar Orokorra Beasaingo Igartza monumentu multzoan. 50 lagun inguru elkartu ginen eraikin paregabean, urtero bezala programaren nondik norakoak ezagutu eta elkarrekin iritziak eta ekarpenak partekatzeko.

Kultura Saretzen Batzar Orokorra

Irakurtzen jarraitu...

Beste behin ere Pilar Gonzalok artikulu interesgarria idatzi du kultura eta parte-hartze proiektuetan gabiltzanontzat.

Azkenaldian ugaritu egin dira kultur politikak modu parte-hartzailean definitzeko egitasmoak baina Gonzalori ez zaio iruditzen egitasmo horiek oso baliagarriak direnik egiten diren moduagatik eta eman ohi dituzten emaitzengatik: parte-hartze eskasa, parte-hartzaileen proposamenak aintzat ez hartzea, kultura gaiekiko interes faltagatik, zentralizazioagatik, saioak presentzialak izateagatik (ez on line)…

Harnessing citizen participation via social media and open source tools

Irakurtzen jarraitu...

Aurreko astean, Kultur kudeaketaren III. Kongresuan elkartu ginen Atarrabiako Kultur Etxean eta Emunekoak ere han izan ginen.

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak antolatutako Kongresu honetan 10 hizlarik parte hartu zuten ondorengo gai hauen bueltan aritzeko:

  • Kultur politikak eta herritarren partaidetza.
  • Parte hartu, elkarrekin lan egin, eraldatu.
  • Proiektuak eta esperientziak.

Hizlari bakoitzak bere azalpenak eman ondoren, mahai-inguruen bidez  galderak egin eta euren aipamenetan sakontzeko aukera egon zen.

Hemen bildu ditugu hizlari batzuek nabarmendutako zenbait ideia.NafarroakoIIIkongresua2016

Irakurtzen jarraitu...

Datorren ekainaren 14an eta 15ean Nafarroako kultur kudeaketaren III. Kongresua izango da Atarrabiako kultur etxean.

Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkarteak antolatu du kongresua eta parte-hartze interesgarriak iragarri dituzte. Antolatzaileek diotenez “Demokratizazio kulturalean oinarritutako politika kulturalak, kultur eskaintzarako sarreran zentratuak, agortzear daude eta ondasun komunen kudeaketan oinarritzen diren agertoki berriek, herritarren parte-hartze eta erantzunkidetasun prozesuak exijitzen dituzte kultur politika berrietan”.

Irakurtzen jarraitu...

Artikulu interesgarria irakurri diogu emakumeen eta kulturaren arteko harremanean aditua den  Mª Ángeles Cabré idazleari.  Azkenaldian kultur arloko gune askotan azaldu da publikoarekiko kezka eta blog honetan bertan ere aritu gara gaiaz.  Artikulu honetan feminismoaren begietatik heltzen zaio gaiari eta oso azalekoa den baieztapen batean oinarrituta hausnarketa benetan interesgarriak egiten ditu. Baieztapena honako hau da: kulturako publikoan emakumeak gehiengoa dira, baina edukietan eta beste arlo batzuetan gutxiengo gisa tratatzen dira.

16800904336_8125645329_o                                                                                                   Iturria:  Flickr Egilea: Ged Carroll
Irakurtzen jarraitu...

KARRASKANek antolatuta, “Euskadiko kultura berrikuntza ekosistema: oraina eta etorkizunak” jardunaldia izan zen atzo, abenduak 15, Donostiako Tabakaleran, eta EMUNeko kideak ere bertan izan  ginen.

Egun osoko topaketa izan zen, agenda estuarekin. Goizean hainbat esperientziaren berri izan genuen kultur sortzaile eta eragileen eskutik eta zenbait administraziotako ordezkarien eskutik. Batzuk aipatzeko, han izan genituen Roberto Gomez de la Iglesia (Conexiones Improbables), Ane Rodriguez (Tabakalera), Jose Luis Ibarzabal (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako Zuzendaritza), Lucia Grana (BEAZ eta Bizkaia Sortzailea), Iñigo Olaizola (Donostiako Sustapena), Ismene Tapia (Irungo Udala), etab.

(Karraskan proiektuaren aurkezpena, @ColaBoraBora-k ateratako argazkian)

Irakurtzen jarraitu...

Bartzelonako Diputazioaren CERC erakundeak (Centre d’Estudis i Recursos Culturals) bultzatutako eta kudeatutako Interacció topaketarako espazioaren 2015eko edizioa martxan dago. Kultur kudeaketan dabiltzan hainbat erakunde eta norbanakok osatzen dute sarea, profil eta lanpostu ugaritakoak direnak.  Aurtengo gaia Kultura politika lokalak birpentsatzea izango da eta jardunaldia abenduaren 2, 3 eta 4an egingo da. Dagoeneko izena emateko aukera dago.

Irakurtzen jarraitu...