Azaroaren 10ean IVAPek Donostian duen egoitzan Berrikuntza kulturan izeneko ikastaroa eman zuen Emuneko Uxune Alustizak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura saretzen programako formazio eskaintzaren parte izan zen, eta Gipuzkoako hainbat udaletako 16 kultur teknikari, laguntzaile eta dinamizatzaile bertaratu ziren.

Kultur kudeaketa eta gure eguneroko jarduna berritzeko prozesua, baliabideak eta teknikak landu genituen modu praktiko batean, eta kulturgintzan etorriko diren eta dagoeneko hemen dauden joeren errepasoa egin genuen.

Berrikuntza prozesuaren faseak

Berrikuntza prozesuaren faseak

Irakurtzen jarraitu...

ZincShower

Aurtengo udaberrirako ere Zinc shower ekimenak 4 eguneko topaketa antolatu du. Aurten tokiz aldatu dira eta COAMen izango da (Colegio Oficial de Arquitectos De Madrid) maiatzaren 19an eta 20an. Urtez urte kopurutan eta kalitatean hazten ari den ekimena da. 200 erakuslek aurkeztu zituzten euren proiektuak iaz, 500 hizlari izan ziren eta 10.000 lagun bisitari.

Irakurtzen jarraitu...

KARRASKANek antolatuta, “Euskadiko kultura berrikuntza ekosistema: oraina eta etorkizunak” jardunaldia izan zen atzo, abenduak 15, Donostiako Tabakaleran, eta EMUNeko kideak ere bertan izan  ginen.

Egun osoko topaketa izan zen, agenda estuarekin. Goizean hainbat esperientziaren berri izan genuen kultur sortzaile eta eragileen eskutik eta zenbait administraziotako ordezkarien eskutik. Batzuk aipatzeko, han izan genituen Roberto Gomez de la Iglesia (Conexiones Improbables), Ane Rodriguez (Tabakalera), Jose Luis Ibarzabal (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako Zuzendaritza), Lucia Grana (BEAZ eta Bizkaia Sortzailea), Iñigo Olaizola (Donostiako Sustapena), Ismene Tapia (Irungo Udala), etab.

(Karraskan proiektuaren aurkezpena, @ColaBoraBora-k ateratako argazkian)

Irakurtzen jarraitu...

Ibai Iztueta pentsalariak galdera horren inguruan egindako saiakera bildu du ‘Cultura vasca vs. euskal kultura’ liburuan (Utriusque, 2015). Berria egunkarian maiatzaren 23an saiakera horren inguruko artikulua argitaratu zuten. Iztuetak hausnarketa merezi duten  hainbat gai jarri zituen mahai gainean:

«’Zein toki dauka hizkuntzak euskal kulturan?’. Zuk galdera hori egiten baduzu, aurreiritzi bat ezartzen duzu. Subordinatzen diozu hizkuntza identitateari. Horregatik, erantzunak mugatuak izango dira». Edo beste hau:  «Kontsidera dezagun aspektu bera galdetuz ea identitateak eta kulturak zein toki betetzen duten hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran, zeren hori da euskaldunok dugun arazo nagusia».

Irakurtzen jarraitu...

Datorren maiatzaren 8an eta 9an Zinc Shower  ekimenaren hirugarren edizioa izango da Madrilen, Mataderon. Antolatzaileen hitzetan sormenezko eta lankidetzako ekonomiaren ekimen profesional handiena da eta kopuruei  erreparatu besterik ez dago horretaz jabetzeko. Iazko edizioan 358 hizlari izan ziren eta 7.000 lagunetik gora bildu ziren.

Irakurtzen jarraitu...

Urtarrilaren 29an Topaldian izan ginen Durangon. Egun osoko jardunaldia antolatu zuen euskaltzaleen topaguneak eta kontu aski interesgarriak entzun genituen.

Nahiko ezkor hasi zen goiza. Lorea Agirrek euskal kultura euskal hiztunengana iristeko arazoak ditugula esan zuen eta, ondoren Gotzon Barandiaranek Guk gEUre kulturaz egitasmoaren berri ematerakoan ez ditugula ziurtatuta ez irismena, ez transmisioa, ez hedadura. Parte-hartzeek eta Alberto Barandiaranek gidatutako mahai-inguruak aurrera egin ahala tonu gordin hori ekintzarako proposamen bihurtzen joan zen. Ez, ez gaude ondo, baina gure esku daude irtenbideak. Sortu dezagun, egin ditzagun euskal hiztunak partaide, transmititu dezagun, bil gaitezen… eta emaitzak iritsiko dira.

@IreneZarrab-ek Twitterren partekatua

Irakurtzen jarraitu...

Berrikuntzak dakartza 2014ko urrian hasiko den Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu tituluaren 5. edizioak. Batetik, saio presentzialak hilean behin emango dira, modu trinkoan, asteburuetan. Bestetik, hizlariekin hartu-eman sakonagoa izateko aukera egongo da. Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere, euskal kulturaren ordezkari ezagunek hartuko du parte Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako campusean egingo diren saioetan.

Irakurtzen jarraitu...

Bihar, otsailak 27, GEUK topaketa izango da Durangon. Hainbat eragilek egin dute deia kulturaren egungo egoerak eta ondorioz etorkizunak kezkaturik iritzi eta proposamen truke kolektibo ahalik eta zabalena egiteko asmoz.

Gaurko Berrian topaketan parte hartuko duten hainbat pertsonaren iritziak, kezkak eta aurreikuspenak jaso dituzte, tartean topaketan egongo den Emuneko kidearenak.

Hark egingo digu biharko topaketaren kronika hemen betan berandu baino lehen.

Irakurtzen jarraitu...