Donostia 2016 kultura ekimenak OLATU-TALKAren hirugarren edizioa martxan jarri du

Asteazkena, 2012ko otsailaren 29a

Donostiak 2016an Europako Kultur Hiriburu izatea lortu duela eta, maiatzaren 11an, 12an eta 13an OLATU-TALKAren hirugarren edizioa antolatu du Donostia 2016 ekimenak. Donostiari 2016ko Europako Kultur Hiriburu izatea ahalbidetu zion kultura proiektuaren ekimenetako bat da OLATU-TALKA eta kultura ez profesionalaren jaialdia izan nahi du, herritarren energia sozial eta kulturalaren isla izan nahi du.

Hirugarren edizio honen berrikuntza nagusia proiektua osatzen duten balioak gizarteratzeko eta hedatzeko duten helburua da. OLATU-TALKAk Donostiako hirigunetik harago iritsi nahi du eta jarduerak sakabanatu eta hedatu egingo ditu. Jarduera-programa ez da soilik hirigunean kokatuko eta lurraldeko beste tokietara ere iristeko asmoa du, betiere herritarren parte hartzearen eta inplikazioaren arabera.

2011ko ekainean izendatu zuten Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu. Proiektua bere osotasunean aztertzeko aukera dago Donostia2016ren web gunean. Sustatu interneteko albistegian egitasmoaren laburpen bat egin zuten, 2016rako Elkarbizitzarako Kultura izeneko programaren berri emanez.

Erantzun