IRALEn euskal kulturako ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Osteguna, 2013ko apirilaren 18a

 

2013ko udan edo 2013-2014 ikasturtean IRALEn parte hartu nahi duzuen hezkuntzako profesionalontzako, izena emateko epea zabaldu da.

EMUNek hainbat ikastaro ematen ditu  IRALE programaren bidez, tailer praktiko formatuan. Horien artean euskal kulturaren inguruko formazioa. Gai sakona da eta ordu ugari eskaini dakiokeen arren, izaera laburreko bi tailer prestatu ditugu eta “Curriculumaren euskal dimentsioa”, H 407 multzoan sartzen dira.

  • Kultura ikuspegi zabaletik euskal kulturara: HASTAPENA: 10 ordu:  kultura motak, euskal kulturaren elementuak eta balioak, historia soziala, euskara, sormena, euskal kultura ikastetxeetan eta gure geletan (praktika onak), ikastetxeetan landu beharreko gutxienekoak, etab.
  • Kultura ikuspegi zabaletik euskal kulturara: GARAPENA: 15 ordu: kulturako sektoreak, balio katea, sormena sustatzeko baldintzak, kultur aniztasuna, kulturako azpiegiturak, herri-jakintza, ekoizpena-ondarea-prozesuak, transmisiorako tresnak, beste ikastetxe edo erakundeetako esperientziak, etab.

Honelako galderen inguruan jarduten dugu: Nola definitzen dugu kultura? Zeintzuk dira euskal kulturaren berezitasunak? Gure txikitasunetik zer eskaini diezaiokegu munduari? Nola landu euskal kultura ikasgelan? Eta eskolan?

Taldea osatzeko gutxienekoa 8 pertsonakoa da eta taldea ikastetxe berean osatuko balitz, bertara joango litzateke EMUNeko dinamizatzailea. Osatutako taldearekin adostuko lirateke egunak eta datak.

IRALEn eskabidea egiteko bi modu daude:

  • On line edo Hezkuntza Ordezkaritzara joanda
  • Epeari dagokionez, apirilaren 11tik 25era (egun biak barne)

Ikastaro hauen inguruan informazio informazio gehiago nahi baduzu edo ezaugarriei buruz hitz egin nahi izanez gero, idatzi kultura@emun.com helbidera eta laster jarriko gara zurekin harremanetan.

 

 

Erantzun