Kultur kudeatzaileentzat material interesgarria Kataluniatik

Astelehena, 2013ko irailaren 30a

 

Kulturagaran apirilean eman genuen Bartzelonako Jornades Interacció jardunaldiaren berri. Maiatzean izan zen jardunaldi hori eta Emuneko kideok streaming bidez jarraitu genuen.

Oraingo honetan jardunaldiko zein material non aurkituko duzuen berri ematera gatoz: elkarrizketak, artikuluak, ponentziak, aurkezpenak… benetan interesgarriak eta erabilgarriak.

 

CCCBko SALA TEATRE-n egindako mahai-inguruen grabazioak eta sintesiak

Atal honetan dago liburutegi publikoek gizarteari ematen dizkioten onurei buruzko mahai-inguruaren sintesia, eta baita beste hiru eztabaida ere: Kulturaren mundu lokala: zentralitatea eta marjinazioa, Kultura: zerbitzu publikoa, industria ala espektakulua? eta Berrikuntza garai zailetan.

INTERACCIÓ ELKARRIZKTAK

Gonbidatuei jardunaldiaren aurretik egindako 10 elkarrizketa jaso dituzte atal honetan, guztiak ere hausnarketara bideratutakoak eta kulturak duen balio publikoaren inguruan. Bertan daude, besteak beste, Enrique Banús  Universitat Internacional de Catalunya-ko irakaslea sormenaren inguruan hizketan, eta Rafa Milán Prat de Llobregat-eko Udaleko kultur kudeatzailea kulturaren ikuspegi pribatuaren eta publikoaren inguruan hizketan.

TAILERRETAKO AURKEZPENAK

Jardunaldiko tailerretan erabilitako aurkezpenak ere zintzilikatu dituzte: aplikazio mugikorren tailerra, Viquipedia kultur kudeatzaileentzat, eta Europako laguntzak.

INTERPRESS ATALA

Jardunaldian zehar hitzaldien inguruan, tailerren inguruan nahiz bestelako ekimenen inguruan blogerako sortutako albiste eta kroniken bilduma osatu dute atal honetan, jardunaldiaren nondik norakoak labur ikusteko moduan.

Aipatutako lau atal horiez gain badituzte beste bi atal ere, Sala Raval-en aurkeztutako proiektu eta praktiken aurkezpenen grabazioak (streaming bidez ikusi ahal izan ziren irudi eta ahotsekin), eta proiektu horien fitxa teknikoak. Momentu honetan, ordea, orrialdeak ez daude erabilgarri.

Denak iruditu zaizkigu gomendagarriak eta interesgarriak. Orain norberaren esku geratuko da baterako edo besterako lagungarri izan daitekeena aukeratzea!

 

Erantzun