Kultura eremu publikotik kudeatzeko irtenbideak

Asteazkena, 2017ko martxoaren 22a

Datorren apirilaren 6an eta 7an Zaragozako Harineran izango dira Como tramitar un unicormio jardunaldiak.

Kultura, maiz, eremu publikoko kudeaketaren logikatik kanpo geratzen dela diote antolatzaileek eta hainbat gairen aurrean kudeatzaileek asmatu behar izaten dutela nola jardun. Araudirik eta aurrekaririk gabe aritu behar izaten dute, demagun, herritarrak aldarrikatzen ari diren parte-hartzearen inguruan, edo espazio autogestionatuez.

Interes publikoa duten gaiak direnez administrazioak eta, bereziki administrazioko kultur arloek erantzun egin behar diete arlo berrietako beharrei eta hauxe da, ildo horretan, jardunaldien helburua: establecer un marco de diálogo estable a tres bandas, entre gestores/as culturales públicos, agentes culturales que están generando ese nuevo contexto, y diferentes especialistas del ámbito jurídico y administrativo, públicos y/o privados, para poner en común estos desafíos y tratar de abordarlas juntos.

Bi eguneko programa erakargarria osatu dute antolatzaileek eta, gainera, asmoa da han jaso eta eztabaidatutakotik dokumentu bat sortzea eta etorkizunean osatzen joatea. Izena emateko aukera web gunean bertan dago.

Erantzun