Kultura kudeatzeko kontuan izan: kulturaren transmisioa

Asteazkena, 2012ko apirilaren 25a

 

Kultura, gizarte bateko kideek beraien artean harremanak egiteko eta mundua ikusteko erabiltzen dituzten sinesmen, balore, ohitura eta jarreren sistema dela esan ohi dugu. Baina belaunaldi berriei gauzak ez dizkiegu pasatzen guk jasotzen ditugun bezala, zerbait aldatuta baizik.

 

Transmisioa, lekukoa jaso duguna baino aurreraxeago uztea dela ulertzen dugu. Hau da, jaso–garatu–erabili–geroratu. Transmisioa garapen bide horretan aurrera egitea izango da baina iparra galdu gabe. Gauza berrietara zabaltzea bai, baina berezkoa galdu gabe: irekidura eta jarraidura. Beraz, kultura lantzerakoan oinarritzat hartu beharreko bi ardatz izango dira. Hau da, tradizioa bai baina ikuspegi irekiarekin, kulturako edozein arlo edo diziplinatan. Bien arteko OREKA beharrezkoa izango da, eta oreka topatzeko, sortu beharra dago. Alegia, sormenak garrantzia berezia dauka garapenean eta transmisioan, kultura espresio desberdinak egon daitezen nahi badugu.

Erantzun