Kultura zabaletik euskal kulturara ikastaroa Emunen eskutik

Astelehena, 2013ko uztailaren 8a

 

IRALE programaren eskutik 10 orduko ikastaroak ematen hasi gara EMUNeko kultura arlokook. 2013ko udaberrian adibidez, Amezketako Zumadi herri eskolan eta Andoaingo La Salle Berrozpen aritu gara.

Guztion artean “zer da kultura?” galderari erantzuten saiatu ginen hasiera hasieratik eta ondoren, kulturaren baitan dauden beste kontzeptu askoren inguruan, adibidez:

  • kulturaren ardatz den hizkuntza
  • kultura kontzeptuarekin erabat lotuta dauden herri kultura edo masa kultura bezalakoak
  • transmisioarekin lotuta, irekidura eta jarraidura bezalako kontzeptuak ere bai

Kontzeptuak aztertu genituen, jakina, baina horiek barneratzeko hainbat ariketa egin genituen, horien bidez eta gaiaren inguruan hausnartuz lortzen baita, besteak beste euskal kultura zein egoeran dagoen argi eta garbi ikustea. Eta ariketa hauek lantzeko talde txikietan jarri genuen indarra parte hartze handiena lortu nahian.

Euskara eta euskal kulturaren ibilbidea aztertu genuen historian zehar. Soziolinguistikari eta hizkuntza ekologiari eskaini genion tartetxo bat. Gure eskoletan euskal kultura lantzeko zer egiten dugun komentatzen aritu ginen eta horrekin batera sormena bultzatzea ere zein garrantzitsua den.

Guztiok bat etorri ginen esaterakoan horrelako hausnarketak egitea oso komenigarria dela eta baita baliagarria ere aurrera begira zer landu erabakitzeko. Beraz, ikastaroek ikuspegi desberdinetatik aztertuta balorazio oso ona izan zuten.

Irale programaren bidez kultura arloan Emunek eskaintzen dituen ikastaroen inguruko informazio gehiago kulturagarako Irale atalean.

 

Erantzun