“Kulturaren balioa” jardunaldia urriaren 4an, sormena eta berrikuntza oinarri hartuta

Osteguna, 2012ko irailaren 13a

 

Kulturaren balioa jardunaldia egingo dute urriaren 4an, ZAWP Bilbaok Zorrotzaurren duen pabilioian. Sormen Lantegiei buruzko III Jardunaldia eta Enplegu eta sormen eta kultura industrien II jardunaldia hartuko ditu bere baitan egunak, 9:00etatik 18:45ak arte. Jardunaldiak gaur egungo kulturaren egoera eta etorkizuneko ikuspegia modu erreflexibo eta pragmatiko batean landu nahi ditu. Gure gizartean kulturak duen balioa aztertu nahi da eta era berean baita etorkizunera begira dituen aukerak ere.

 

Antolatzaileak Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Sormen Lantegiak, Pabellon 6 eta ZAWP Bilbao dira, eta programan sormen tailerrei eta kultur alorreko eragileei baliabide eta espazioak eskaini nahi izan dizkie. Bestalde, kultura eta sormen industriak proiektu eta ekimen ezberdinak garatzeko bidea ere izan daiteke.

Programa osorik ikus dezakezue, baina laburtuta lau esparru ezberdinetan egituratuko da eguna:

  • Balioa eta balorea
  • Sormen eta berrikuntza espazioek ingurunean eta herrietan duten eragina
  • Aurreko ikuspegia industriaren ikuspuntutik osatzea (negozio eredu berriak sortzeko aukera, enplegua eta aberastasuna sortzeko ematen dituzten aukerak…)
  • Kulturaren finantzaketa etorkizuneko ikuspegitik.

Esan bezala, urriaren 4an izango da jardunaldia Pabellón 6en, ZAWP Bilbaon, Zorrotzaurren. Plaza mugatuak izango direnez izena emateko eskatu dute irailaren 28ko 14:00ak baino lehen.

Erantzun