Lurralde administrazioen kultur politiken liburu zuria Europan

Osteguna, 2012ko maiatzaren 3a

 

Les Rencontres kulturaren aldeko Europako lurralde eta hirien elkarteak argitaratu du liburu zuri hau. Elkarte horren kideen, hau da, Europako lurralde horietako lider politikoen eta kultur arloko profesionalen hausnarketak eta proposamenak aurki ditzakegu bertan. 2004an atera zen liburu berdearen jarraipena dela diote egileek.  Lanaren helburua gaur egungo egoerari erantzutea da, baina era berean etorkizunerako tresna izan nahi duela azpimarratu dute. 10 artikuluz osatutako liburua da, besteak beste gai hauen ingurukoak direnak: kultur aniztasuna, kultur trukea eta mugaz gaindiko lankidetza, kultura eta garapena, eta deszentralizazioa. Praktika onez osatutako atal handi bat ere erantsi dute.

Artikulu guztiak hauek dira:

  1. Kulturarako sarbidea.
  2. Kultura eta heziketa.
  3. Aniztasun kulturala eta kulturen arteko elkarrizketa.
  4. Kultura ondarea.
  5. Sorkuntza, berrikuntza eta sormen industria.
  6. Kultura eta garapena.
  7. Kultura eta inklusio soziala.
  8. Truke kulturala eta mugaz gaindiko kooperazioa.
  9. Kultura eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak.
  10. Deszentralizazioa eta gobernantza.

Erantzun