Maiatzean INTERAKZIO jardunaldiak Bartzelonan

Asteartea, 2013ko apirilaren 9a

 

Bartzelonako Diputazioak, maiatzaren 8, 9 eta 10ean Jornades Interacció izeneko jardunaldiak antolatu ditu.

Kultura gizartea definitzen eta egituratzen duen ondare publiko bezala hartu behar dugu eta, era berean, herritarroi ezagutza, identitatea eta kohesioa aitortzen digun ondare gisa. Horregatik, ondare hori elkartrukatzeko eta interakziorako gunea sortzea ezinbestekoa da.

Horrelako baieztapenen testuinguruan antolatu dira aurten ere Interacció jardunaldiak.

Interacció, bi urtez behin eta 1984. urtetik hona, kultur esparruko arduradun eta profesionalen elkargune gisa finkatu da eremu horretan, eta eztabaida eta ideien ekarpenen erreferentziazko bilgune bilakatu da.

Eremu publiko, pribatu zein elkarteen arloetako politikariak, kudeatzaileak, sortzaileak, pentsalariak eta ikertzaileak batzen jakin du Interacciók.

Aurtengo edizioa kulturaren balio publikoaren eta hori kudeatzeko erreminten inguruan zentratuko da. Ponentzia, mahai inguru eta hainbat proiekturen erakustaldia egingo da hiru egunetan zehar.

Izena emateko epea zabalik dago orri honetan.

Erantzun