Nola ordaintzen dugu kultura?

Asteazkena, 2017ko ekainaren 21a

 

Datozen astelehen eta asteartean, ekainaren 26 eta 27an, ikastaro interesgarria izango da EHUren udako ikastaroetan, Donostiako Miramar jauregian. Nola ordaintzen dugu kultura? Sorkuntza arloen finantzaketa publiko eta pribatuari buruzko begirada berriak izena du ikastaroak eta izen handiak daude hizlarien artean.

Besteak beste, Gasteizko kultur politiken inguruko jardunaldian hitzaldia eman zuen Pilar Gonzalo (Foro de Cultura y buenas prácticas en España blogeko Zuzendaria), Bernard Faivre d’Arcier (Biennales de Lyon-go presidentea) eta Fernando Pérez Gómez (Nafarroako Kultura Zuzendaritza Orokorreko Zuzendaria) izango dira.

Ikastaroaren helburu nagusiak hauexek dira:

  • Aztertzea kultura finantzatzeko eredu konparatu berriak, kultura eta sorkuntza sektorearen jasangarritasuna bermatzeko; bereziki, gizarte zibilaren eta eragile pribatuen inplikazioa kulturaren finantziazioan.
  • Aztertzea nola baldintzatzen duten kulturaren finantzaketa iturriek sortzaileen askatasuna, eta nola ahalbidetu daitekeen kultur eredu libreago eta independenteago bat, pentsamendu kritikoa eta kalitate handiagoa nahiz pluraltasun demokratiko sendoagoa sustatuko duena.

Programa mardula eta askotarikoa osatu dute arduradunek. Hitzordu interesgarria uda hasiera honetarako.

Erantzun