San Telmo Museoan kultur munduko hainbat lagun ezagunen bisitak gozagai

Asteazkena, 2013ko urtarrilaren 23a

 

Donostiako San Telmo Museoan Badu Bada erakusketa dago ikusgai azarotik. EMUNek antolaketan lagundu duen erakusketa honetan euskarak munduko gainontzeko hizkuntzekin duen elkarbizitza, egoera eta garapena ikus dezakegu, euskara ere hizkuntza bizia den heinean. Ez da erakusketa soila, jarduera ugarirekin osatuta baitago, besteak beste kultura munduko hainbat lagun ezagunen hitzaldiekin eta bisita gidatuekin.

Otsailaren 17ra arte egongo da zabalik eta beraz, jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera oraindik ere izango dugu.

Harkaitz Cano idazlea, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak, Itxaro Borda idazlea, Iñaki Perurena harri-jasotzailea eta Luisa Etxenike idazlea izan dira bisitak gidatzen, besteak beste. Bideoak ikusgai daude euren bisita eta ikuspuntua ezagutu nahi izatera. Bisita horiez gain hainbat hitzaldi ere egon dira, Vicenç Villatoro Institut Ramón Llulleko Zuzendariarena adibidez, eta ikastetxeentzat bisita gidatuak, azoka eta familientzat jarduerak ere eskaintzen ditu Badu Badak.

Esan bezala otsailaren 17an itxiko da erakusketa bizi hau, baina egun hori iritsi bitartean euskara eta kultur munduko hainbat lagunen bisitak jasoko ditu: Bernardo Atxagaren hitzaldia nahiz Xabier Kintanaren poesia errezitaldi musikatua, Ilaski Serranoren, Aizpea Goenagaren, Mariano Ferrerren nahiz Xosé Estevez galiziarraren bisita gidatuak, eta familientzat Ginkanak eta ipuin kontaketa. Horrez gain, nola ez, noiznahi joan gaitezke gure kasa erakusketa ikustera.

Zerbait desberdina ikusteko gogoz baldin bazaude, animatu eta hurbildu San Telmo Museora Badu Bada erakusketa ikustera!

Erantzun