Topaketak: Jardunbide egokiak kultur kudeaketan

Asteartea, 2013ko maiatzaren 21a

 

kultur kudeaketa topaketa 2013

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak (NKKPE) arteak suspertzeko ekimen arrakastatsuak aztertuko dituen jardunaldia antolatu du ekainaren 11rako. Besteak beste, Administrazio Publikoan sarean lan egitea eta, sektore pribatu eta publikoaren arteko lankidetza jorratuko dira.

Programazioan jasotzen denez, Nafarroako kultur kudeatzaileek sei egitasmo arrakastatsuen arduradunak ekarriko dituzte.

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Ekintza: Bizkaiko Foru Aldundiak udalei ematen dien aholkularitza aztertzeko.
  • Consorci Xarxa Transversal: Katalunian sarean nola lan egiten duten ikusteko.
  • Bilboko ZAWP proiektua: gazteekin lan egin eta joera artistiko berrien sorkuntza sustatzen duena.
  • Bilboko Alhondiga zentroa: espazio publiko baten ekimen pribatua.
  • FETAL, Antzerki Alternatiboaren Jaialdia: Valladolideko 160 biztanleko herri batean iraultza ekarri duena.
  • Nafarroako kultur etxeetako programazio azterketaren ondorioen aurkezpena.

Topaketa hau aukera paregabea izango da kultur kudeaketako hainbat esperientzia gertutik ezagutzeko. Bertara joateko izena emateko azken eguna maiatzaren 31 izango da.

Emun ere bertan izango da, noski.

 

Erantzun