EAEko kultura zenbakitan, hainbat adierazleren argitan

Asteazkena, 2017ko otsailaren 8a

Kulturaren Euskal Behatokiak joan den urtarrilaren bukaeran txosten batean bildu zituen azken hiruzpalau urteetako kultura adierazleen inguruko hainbat datu. Gai eta arlo interesgarriak jasotzen dituela iruditu zaigu Emuneko kultura aholkularioi.

Guri deigarri egin zaizkigun kontuen entresaka egingo dugu post honetan, txosten osoa irakurri nahi duenak eskura baitu.

 

 

 

  • Inportazio datuek jaso dute gure arreta lehendabizi. Sektoreka emandako datuek erakusten dute EAE kanpotik iristen diren antzerki, disko, kontzertu… guk uste baino gutxiago direla edo EAEkoak guk uste baino gehiago. Salbuespena argitalpenak dira, %62,5 baitira EAE kanpokoak.

  • Laguntza publikoen herena, % 33,3 dantza konpainiek jasotzen dute. Antzerki konpainiak dira hurrengoak, % 15,9, eta oso azpitik daude gainerakoak.

  • Kultur arloan lan egiten duten pertsonen ezaugarriei arreta jarritakoan generoaren araberako aldea gertatu zaigu deigarri. Liburuen industrian eta ikusizko arteetan emakumeak %60 dira, baina musikan %36, ikus-entzunezkoetan %40 eta arte eszenikoetan %47. 2017ko Azkena Rock-en 24 taldek joko dute eta tartean emakume bakar bat dago, adibidez.

  • Gastua nabarmen handiagoa da hiriburuetan beste eskualdeetan baino.

  • Kulturgintzako enpresen tamaina ere nabarmentzekoa da. Enpresen %85ek 0-2 enplegatu dituzte eta beste %10ek 3-9 enplegatu.

  • 2013, 2014 eta 2015ean aldi baterako kontratuen %65 egun batekoak edo gutxiagokoak izan ziren.

Zer pentsatua ematen duten datuak dira horiek eta, gure ustez, kulturaz eta kulturaren industriaz oro har dugun iritzia eta usteak baieztatzera datozenak, neurri handi batean.

Erantzun