Gipuzkoa creativa ikerketa

Astelehena, 2013ko uztailaren 22a

 

Sormen-gaitasunak eta Berrikuntza Soziala proiektua SINNERGIAK Social Innovation-ek (UPV/EHU) garatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoa Sailak sustatu du, Ikaskuntza Lurralde bezala Gipuzkoa Sustatzeko programaren 2012ko laguntza deialdiaren baitan.

Gipuzkoa Creativa ekimenaren helburu nagusia Gipuzkoako Lurralde Historikoko Kultura eta Sormen Industrien sektorearen sormen-gaitasunak garatzea da. Horretarako, ondorengo bost azpisektoreak ikertu dira: moda, museoak, musika, zerbitzuen enpresak eta bideo-jokoak. Guztira, 102 erakunderen laguntza izan du.

Sormen Zerbitzuak azpisektoreko eragileak identifikatu ondoren, 25 inkesta burutu dira. Horien artean Emun egon da, zerbitzu enpresen multzoan. Galdera-sortari erantzun dioten erakundeen gaur egungo ahalmenen eta gaitasunen diagnosia egin da. Zehazki, antolaketa-gaitasunen, ahalmen funtzionalen eta ahalmen teknologikoen egoera da Gipuzkoa Creativa proposamenak aztertzen duena.

Ondorio laburra:

Sormen Zerbitzuak azpisektorea erakunde ertainek osatzen dute, nagusiki, enpresa izaera dutelarik. Antolaketa-gaitasunetan duen puntuazioa, bataz besteko orokorrarekin bat egiten duena, ez da nahikoa. Ahalmenen garapenari dagokienez, azpisektore orekatua da. Azpimarragarria da ahalmen funtzionaletan, ahalmen teknologikoetan eta lankidetzara bideratutako teknologien erabileran duen puntuazio altua. Bere faktore kritikoena berrikuntzan dago eta, hori dela eta, azpisektorearen etorkizuneko estrategietan kokatu egon behar du.

Erantzun