IRALE

 

EMUNek hainbat ikastaro ematen ditu  IRALE programaren bidez, tailer praktiko formatuan. Horien artean euskal kulturaren inguruko formazioa. Gai sakona da eta ordu ugari eskaini dakiokeen arren, izaera laburreko bi tailer prestatu ditugu “Curriculumaren euskal dimentsioa” izenpean. H 407 multzoan sartzen dira biak.

 

EDUKIAK

Honelako galderen inguruan jarduten dugu: Nola definitzen dugu kultura? Zeintzuk dira euskal kulturaren berezitasunak? Gure txikitasunetik zer eskaini diezaiokegu munduari? Nola landu euskal kultura ikasgelan? Eta eskolan?

Kultura ikuspegi zabaletik euskal kulturara: HASTAPENA: 10 ordu:

Kultura motak, euskal kulturaren elementuak eta balioak, historia soziala, euskara, sormena, euskal kultura ikastetxeetan eta gure geletan (praktika       onak), ikastetxeetan landu beharreko gutxienekoak, etab.

Kultura ikuspegi zabaletik euskal kulturara: GARAPENA: 15 ordu:

Kulturako sektoreak, balio katea, sormena sustatzeko baldintzak, kultur aniztasuna, kulturako azpiegiturak, herri-jakintza, ekoizpena-ondarea-prozesuak, transmisiorako tresnak, beste ikastetxe edo erakundeetako esperientziak, etab.

 

METODOLOGIA

Tailerrak praktikoak dira, bertan landutakoa ikasgelan aplikatzea lortu nahi dugu, horregatik ikasketariek erabaki dezakete zein izango den azken emaitza eta horra bideratuko dira saioetako ariketak.

 

TALDEA OSATZEA ETA IKASTAROA EMATEA

Taldea osatzeko gutxienekoa 8 pertsonakoa da eta taldea ikastetxe berean osatuko balitz, bertara joango litzateke EMUNeko dinamizatzailea. Osatuko taldearekin adostuko dira egunak eta datak.

 

EMUN IRALE PROGRAMAN

EMUN eta IRALEren arteko harremana ez da mugatzen kulturara eta euskal kulturara. IRALEk EMUNen eskutik ikastaro hauek ere ematen ditu:

 

INFORMAZIO GEHIAGO: kultura@emun.com