Bergaran Kultura Batzordearen norabidea birpentsatzen

Asteazkena, 2017ko martxoaren 1a

Herri bizia dugu Bergara, kultur talde eta eragile ugari dituena. Urte guztia betetzen dute euren jarduerekin, dela sorkuntzara bideratuko jardunak, dela ikuskizun eta erakusketetara bideratutakoak; eta horiek koordinatzeko, besteak beste, elkartzen dira Udaleko Kultura Batzordean. Urte asko pasa ondoren, mahai horren funtzioak birpentsatu eta moldatzeko garaia heldu dela ikusi dute, eta hausnarketa horretan laguntzen ari da Emun.

 

Hausnarketaren helburua da Kultura Batzordeari zentzu berri bat emango dion epe luze eta ertaineko plangintza bat egitea. Horretarako hiru saio egingo ditugu Batzordean bertan, eta dagoeneko lehenbizikoa otsailaren 7an egin dugu.

Identitateaz, kultur transmisioaz eta herri kulturaz jardun ondoren, Bergarako etorkizun hurbila irudikatu genuen eta martxan jartzeko hainbat ideia landu genituen. Dibergentziarako saioa izan zen, gure ametsak azaleratu eta irudikatu genituen, eta hurrengo saioetarako utzi genituen konkrezioak.

Martxoan egingo ditugu hurrengo bi saioak eta ziur norabidea marraztea lortuko dugula. Animo denei!

Erantzun