Estaturik gabeko kulturak ba al du lekurik erakundeetan?

Asteazkena, 2017ko urtarrilaren 18a

Interaccióren web gunearen bidez ezagutu dugu Jaron Rowan ikerlariaren lana, Cultura libre de estado liburua. Bere burua  ikerlari eta “kultur agitatzailetzat” du Rowanek eta iruditu zaigu hausnarketa interesgarria egiten duela, oro har, eta bereziki Espainiar estatuan 15Mren ondoren sortu omen zen abagune berriaren ondoren kultur sistemak izan behar duen egituraz.

 

Estaturik gabeko kulturaz ari da, baina kultura bizi al daiteke erakunderik gabe? Lankidetzarik gabe aurrera egin dezakete bi aldeek? Zer funtzio dute aldaketaren alde omen dauden alderdi politikoek kulturak aldaketan eragiteko duen indarraren inguruko lanketan? Zergatik bihurtu da kultura garapen ekonomikorako tresna? Kulturaren kudeaketa komuna egin al daiteke? Halako galderak egiten ditu Rowanek eta benetako kultura politikarik ez dagoela ondorioztatzen du.

Eta ez omen da erraza izango, gainera, partaidetzara, berrikuntzara, egitura malguetara eta ebaluaziotara ohitu gabeko erakunde publikoak kudeaketa irekiago batekin lerrokatzea, interes orokorrak baino behar zehatzagoak aintzat hartzea, eta oro har, egoera berrietara egokitzea.

Gurean badira kultur mugimendu, ekimen eta erakunde libreetara hurbiltzeko ahalegina egiten ari diren erakundeak, dela kulturaren plan estrategiko, batzorde nahiz partaidetza prozesuen bidez, baina oraindik ere estaturik gabeko kultur sistema eraikitzeko aurretik bide luzea dugu, halakorik sortzea nahiko bagenu.

Erantzun