Gipuzkoako Foru Aldundia: kultura arloa saretzeko egitasmoaren emaitza

Asteazkena, 2013ko ekainaren 12a

 

Otsailaren 15eko albistean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Emunekin elkarlanean martxan jarritako egitasmo horri buruzko lehen xehetasunak eman genizkizuen eta gaurkoan, egitasmo horretatik atera den emaitzaren berri emango dizuegu.

Aipatu genuen moduan, egitasmoaren helburua udalen eta Aldundiaren artean egon daitezkeen elkarlan eta saretze aukerak aztertzea eta adostea izan da. Egitasmoa, urtearen lehen lauhilekoan gauzatu da, hau da, urtarrilean hasi eta apirila bitartean burutu da.

Egitasmoak berak, emaitza ugari izan dituela nabarmendu beharra daukagu:

  • Parte hartzea: 100 lagunetik gora parte hartu dute. Saio desberdinak egin dira eta horietan talde txikietan elkartu, horrela iritzi ematea eta elkartrukea erraztuz.
  • Ikuspegi integrala: kultura arloa zentzu zabalean hartu da eta kultura sustapena eta hedapenaz gain, ondarea, museoak eta artxiboetako kideek ere parte hartu dute. Bestalde, arlokako lanketaz gain, kokapen geografikoa ere kontuan hartu da eta eskualdekako lanketak ere egin dira. Azkenik, udalerrien ezaugarri desberdinak ere (biztanleria, baliabideak, etab.) kontuan izan dira.
  • Martxan jartzekoa: hasieratik azpimarratu da lanketa hau ez dela paperean geldituko, bertan adostutakoak martxan jarriko direla. Lehentasunak ezarri dira eta horiek gauzatzeko urratsak datozen hilabeteotan ikusteko moduan izango gara.

Parte hartu duten kide guztiak bat datoz kultur arloko saretzea eta elkarlana bideratzeko guneak martxan jartzearekin:

Saretze hori gauzatzeko modu edo aukerei dagokionez, ondorengo elementuak gakotzat jo dira: lurraldeko mahaia, intraneta, lantaldeak, formazioa eta eskualdeko mahaiak. Elementu horietako bakoitzerako ekintza zehatzak proposatu dira, lehentasunak finkatu dira eta 2013-2014 epealdirako plangintza zehaztu da.

Aipatu dugun moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamenduak ere beharrezkotzat jotzen du saretze hau bideratzeko urratsak ematea eta horiek urte honetan bertan ikusten joango gara.

Erantzun