Gipuzkoako Hausnarketaldien berri

Asteazkena, 2011ko abenduaren 14a

.

Urrian Gipuzkoako kultur teknikari eta zinegotziak elkartzeko saiakera egin genuen Emunekook. Bergaran, Hernanin eta Ordizian egindako saio banatan guztira 23 eragile eta 19 udal elkartu ginen, guztion ezagutza partekatzeko helburuarekin. Herrietako esperientzietatik abiatuz eta kultura kudeatzeko zenbait oinarri kontuan hartuta, eztabaidarako eta hausnarketarako tartea izan genuen.

Hiru saioetan batez ere gai hauen inguruan jardun genuen: herrietan jartzen diren helburuak, baliabideak, parte hartzea, programazioa, irizpideak eta balorazioak. Bai taldeka eta bai denok elkarrekin gai horiei buruz hausnartzen eta esperientziak partekatzen aritu ginen, eta ondorio zehatz batzuk ateratzen saiatu ginen. Ondorio nagusi horiek ekarri nahi izan ditugu Kulturagara blogera, dokumentu honetan jasota.

Saio hauen inguruko informazio gehiago jaso nahi izanez gero jarri harremanetan gurekin.

Erantzun