Gipuzkoako kulturgintzari buruzko ikerketaren emaitza

Osteguna, 2012ko urtarrilaren 26a

 

2009 eta 2010 artean Gipuzkoako Foru Aldundiak azterketa sakona egin du Gipuzkoako kultur bizitzaren inguruan. Sorguneak ikertegiaren laguntzaz egin du eta lanak emaitza mardula eman du: kultur bizitzaren azterketa kualitatiboa alde batetik, eta euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak beste alde batetik. Ez da, beraz, azterketa hutsa izan. Euskal kulturgintza normalizatze bidean hainbat oinarri bildu dituzte, oinarri horietatik abiatuz 12 estrategia formulatu, eta baita estrategia horiek garatzeko ekinbide posibleak ere.

Bestalde, Euskara Elkarteen Topagunearekin mugimenduaren aurrera begirako estrategiez eta lan-ildoez gogoeta egiteko bideratu den hausnartze-prozesuaren gidaritza ere egin dute. “XXI. mendeko euskaldunen elkarteak. Oinarriparrak” ponentzia izan da emaitza.

Kulturagarako Interesgarriak atalean ere jaso dugu Sorguneak ikertegiaren erreferentzia.

Erantzunak

  1. Interesgarria benetan, eskerrik asko.

Erantzun