Herritarren partaidetza sustatzeko diru laguntza emango du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Asteazkena, 2012ko otsailaren 22a

 

Herritarren Partaidetzarako Foru Zuzendaritzak, gipuzkoar herritarren partaidetza sustatze aldera, Gipuzkoako herritar erakundeei diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartu eta argitaratu ditu.

Herritar erakundeek egiten duten lanaren garrantziaren jakitun izanik, herritarren partaidetza sustatu eta erraztu nahian, Gipuzkoako Udalei eta herritar erakundeei diru laguntzak ematea erabaki du. Honekin lortu nahi da batetik, Gipuzkoan herritarren parte hartzea bermatzea eta areagotzea eta, bestetik, herritarren parte hartzea sustatzeko duten gaitasuna indartzea. Deialdia hemen.

Kultur garapenerako egitasmoak modu parte hartzailean landu eta aurrera emateko aukera da hau: herritar, sortzaile, hartzaile eta eragile desberdinen beharrak eta kezkak ezagutzeko, elkartu eta koordinatzeko sareak martxan jartzeko, herriko kultur garapenerako helburu zehatz eta lorgarriak adosteko, kultur elementuei buruzko gogoetak elkarbanatzeko, arlo edota sektore anitzen arteko egitasmoak bideratzeko, baliabideen optimizazioan eragiteko…

Herritar erakunde batek 3.000 eta 18.000 € arteko diru laguntza jaso ahal izango du prozesu bakoitzeko eta diru laguntza eskatzeko epea martxoaren 18ra arte egongo da zabalik.

Kulturan, transmisioan, eragileen saretzean, herriaren garapenean… sakondu eta hausnartu nahi, eta gaia modu parte hartzailean kudeatzeko asmoa baduzu, EMUN ondoan egongo da.  Kulturagararen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.

Erantzun