Iruñeko bizitasun kulturalaren aurrerapena

Asteazkena, 2012ko otsailaren 8a

.

Iruñeko Udala Kulturaren Plan Estrategikoa diseinatzen ari da 2011ko urte hasieratik. Hiriko bizitasun kulturalaren diagnostikoa egiten dihardute eta diagnostiko horren aurrerapen bat argitaratu dute interneten. Xehetasunak artikulu honetan aurkituko dituzue.

5 dokumentutan jaso dute diagnostikoaren aurrerapen hori, eta aurrerapen-laburpen bat ere jaso dute. Azken txosten horrek 54 orrialde ditu eta atal hauetan banatuta dago:

  1. Sarrera: Iruñeko errealitate kulturalaren marko sozio-demografikoaren azterketa.
  2. Iruñeko bizitasun kulturalaren lehen maila: eskaintza kultural eta artistikoaren presentzia.
  3. Iruñeko bizitasun kulturalaren bigarren maila: parte-hartze kulturala eta artistikoa.
  4. Iruñeko bizitasun kulturalaren hirugarren maila: sostengu sistemak.
  5. Eragile kulturalen eta herritarren kulturaren pertzepzioa Iruñean.

Udalak dagoeneko aurrerapen-txostena diagnostikoan parte hartu duten eragileei aurkeztu die.

Erantzun