Administrazioaren eta eragile kulturalen arteko kudeaketa kontratua nola egin

Astelehena, 2013ko abenduaren 2a

 

Kudeaketa kontratua edo programa kontratua plangintza estrategikoko tresna bat da, Emunek 2013an argitaratutako Kultur Kudeaketari buruzko gida euskaratuan azaltzen dena. Administrazio nagusien eta erakunde kulturalen arteko konpromisoak antolatzen ditu. Kudeaketa kontratu horren edukiak eta nola egin jaso dugu artikuluan.

 

Alderdi bi horiek erantzunkide egiten ditu proiektuaren edo zerbitzuaren helburuaren lorpenean. Era berean, elkarrekin adostutako hobekuntza helburuak lortzeak emandako fruituen onuradun egin nahi ditu alderdi biak. Diru laguntzaren zenbatekoa, ezarritako helburuen lorpen mailaren arabera ezartzea plantea daiteke. Hori pizgarri bat izango da zerbitzuaren hobekuntzarako eta aurrerabiderako.

 

KUDEAKETA KONTRATUAREN EDUKIAK

Misioaren definizioa: proiektuaren edo zerbitzuaren esparru kontzeptuala da, non, ahalik eta argien eta laburren, zertan jarduten den eta zer lortu nahi den definitu behar baita. Beharrezkoa bada, aski denbora igaro ondoren berrikusi egin daiteke, barne aldaketen eta testuinguruaren arabera.

  • Agertoki instituzional eta korporatiboa.
  • Esparru estrategikoa: ildo estrategikoak eta misioa gauzatzeko moduak zehaztea.
  • Aurrekontu esparrua: estrategia, egitura ekonomikoa eta finantzaketa. Bat etorri behar dira helburuekin.
  • Giza baliabideak: proiekturako edo zerbitzurako dagoen taldea, organigrama, lanpostuen zerrenda eta funtzioak.
  • Helburu operatiboak: helburuak eta ebaluazio adierazleak. Neurgarriak izan behar dute, eta argiak, ulergarriak, denbora neurri bati lotuak (urtea, eguna, etab).
  • Informazio sistema: helburu operatiboen neurria ezartzen duten eta emaitzak lortzeko moduaz informatzen duten adierazleen multzoa.
  • Pizgarri sistema: sariak edo zigorrak, emaitzen lorpen mailaren arabera. Esate baterako, finantzaketaren gehikuntza edo beherapena.
  • Kontratua kudeatzeko, ebaluatzeko eta haren jarraipena egiteko esparru instituzionala. Ebaluaziorako eta jarraipena egiteko modua eta organoa, egoki denaren arabera: zuzendaritza kontseilua, batzorde betearazlea edo jarraipen batzordea.

 

Kudeaketa kontratuaren bidezko zenbait esperientzia:

–          Eusko Jaurlaritzaren eta EITBren artekoa.

–          Osasun Saila eta Osakidetzako erakundeak.

–          Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila eta EHU, DEUSTU eta MU Unibertsitateen artekoa.

 

Erantzun