Kultur eragileen arteko koordinazioaren onurak

Osteguna, 2012ko maiatzaren 24a

 

Hainbat herri, auzo nahiz ingurunetan kultur eragileekin egon ondoren, euren errealitatearen berri jaso ahal izan dugu EMUNen. Esan digutenez, askotan sakabanatuta daude, bakoitzak bere lanean dihardu eta gehienetan ez da jakiten besteak zertan dabiltzan. Desinformazio hori, azken batean, koordinazio faltak dakar.

Ingurune bateko kultur eragileak koordinatzeak hainbat onura dakartza. Alde batetik, data berdinean topo egiten duten ekintzak ez genituzke hainbeste izango; askotan elkarri kalte egiten dien ekintzaz ari gara. Ekintza horietako parte hartzea handitzeko aukera egongo litzateke elkarren berri gehiago izango balitz. Bestalde, diziplina berdineko nahiz desberdineko eragileen artean elkarlaneko proiektuak martxan jartzeko aukera emango luke. Programazio bateratu eta aberatsa sortzeko ere baliagarria da, baliabideak partekatzeko eta aprobetxatzeko, kultur jarduerak herritarrengana gerturatzeko, kultur mugimendu sendoa sortzeko

Koordinazioak, komunikazioak eta informazioak hori eta gehiago ekar dezake. Herriaren edo ingurunearen arabera helburu eta lorpen desberdinak egongo dira, baina guztiak, gehienetan, positiboak izango dira denentzat. Web gune honetatik kultur eragileak animatu nahi ditugu iniziatiba desberdinak martxan jartzera!

Erantzun