Kultura eta berrikuntza soziala

Astelehena, 2013ko ekainaren 24a

Emunek bere irudia aldatu du. Emunek bere misioa ere aldatu du: hemendik aurrera, euskara eta berrikuntza soziala izango da. Gure kasuan, berriz, kultura eta berrikuntza soziala. Horretan jardun dugu baina horretan jardungo dugu aurrerantzean indar handiagoz.

Euskal kultura garatzea eta biziberritzea helburu, herrigintzan dihardutenen bidelagun izan nahi dugu. Herritarren, kultur sektoreen nahiz eragileen arteko elkarlana eta koordinazioa sendotzen lan egiten dugu. Hori guztia, epe luzeko ikuspegiaz eta kudeaketa eraginkorrarekin.

Kultur politiken isla eta ondorio dira herri bateko kultur ekintzak eta programazioak. Epe luzerako ikuspegiaren hedapena, epe motzera emaitzak ematen dituzten proiektuen bidez kudeatzen dugu, modu planifikatuan eta gertuko aholkularitzaren bidez. Gure eskaintza ondorengo hiru eremuotara zabaltzen da: kultur kudeaketa eta aholkularitza; pertsona, erakundeen koordinazioa eta saretze sistemen dinamizazioa; trebakuntza eta hausnarketa bideratzeko zerbitzuak.

Kultura, pertsona, herria, gizartearen heziketa eta garapenerako bitarteko moduan ulertzen dugulako.

Kultura kudeatuz, herria garatzen delako.

Erantzun