Kultura-planen ezaugarriak

Asteazkena, 2012ko otsailaren 1a

 

Kultura-plana diseinatzerakoan badira kontuan izaten diren ezaugarri batzuk. Guztiok ez ditugu irizpide berdinak izaten, baina EMUNeko kideon iritziz, badira batzuk kontuan hartu beharrekoak, eta horiek labur zerrendatu eta azaldu ditugu hemen.

  • Integrala: kulturaren esparru guztiak, edo ahal ditugun guztiak, sartzen saiatu beharko genuke kultura-planaren barruan. Bestalde, plana bera beste arlo batzuetako planekin edo asmoekin bateragarria izatea komeni da, arlo edota esparru ugari baitaude kulturarekin gurutzatzen zaizkigunak.
  • Malgua: egoera, pertsona, baliabide… desberdinetara egokitzeko gaitasuna duena. Planaren barruan lantzeko eta hausnartzeko astia izan behar dugu.
  • Egingarria: ekin behar den inguruan betetzeko moduko plana izan dadila, guztion artean bete ditzakegun helburuak jasoko dituena. Ez hilabete baterako helburuak, baina ezta bete ezin direnak ere.
  • Parte-hartzailea: diseinutik bertatik hasita aktore desberdinen parte-hartzea bultzatuko duena. Ingurunearen arabera sortzaileak, hartzaileak, eragileak, antolatzaileak, bideratzaileak, herritarrak oro har…
  • Adostua: parte-hartzaileen artean adostua.
  • Sistematikoa: abiapuntua zein den jakinda, ebaluatzeko bidea emango duen plana, eta era sistematikoan ebaluazioaren arabera norabidea zuzenduko duena.

Erantzun