Kulturako profesionalei zuzendutako sarea: Cultunet

Asteazkena, 2012ko martxoaren 7a

 

Cultunet Estatu Iberoamerikarren Erakundearen kultura arloak sortutako proiektua da, Area de Trabajo enpresa editatzailearekin batera. Helburu nagusia kulturako profesional iberoamerikarrei zerbitzu espezializatuak ematea eta euren jardunerako tresna erabilgarria izatea da.

Web guneak zerbitzu espezializatu hauek eskaintzen ditu:

–       Kultura-enplegurako plataforma.

–       Kudeaketa kulturalaren inguruko lehen sare soziala.

–       Blog kulturalak sortzeko espazioa.

–       Kudeaketa kulturalari buruzko foro irekia.

–       Deialdi kulturalen mailing espezializatua.

–       Kudeaketa kulturalari buruzko liburutegi birtuala.

–       Albisteen atala.

–       G+c aldizkaria.

Zerbitzu horiek guztiak dohainekoak dira, erabiltzaile gisa erregistratzea besterik ez dute eskatzen.

EMUNekooi interesgarria iruditu zaigu eta Kulturagarako Interesgarriak atalean jaso dugu.

Erantzun