Kulturaren Agenda 21

Asteazkena, 2012ko urtarrilaren 4a

.

Kulturagara.com-eko Interesgarriak ataleko iturri baten berri emango dugu artikulu honetan: Kulturaren Agenda 21.

Kulturaren Agenda 21 mundu mailako lehen dokumentua da garapen kulturala lortzeko hirien eta tokiko gobernuen konpromisoetarako oinarri batzuk jartzen dituena. 2004ko maiatzaren 8an onartu zuten mundu guztiko hiri eta tokiko gobernu desberdinek Bartzelonan, Kulturen I. Foro Unibertsalaren baitan. Orduz geroztik hiri eta tokiko gobernu ugarik onartu du Kulturaren Agenda 21, eguneroko lanean erreferentzia gisa erabiltzeko.

Mundu mailakoa den Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak erakundeak ere bere egin zuen Kulturaren Agenda 21, erreferentziazko dokumentu gisa erabiliz bere kultura-programetan. Horrekin batera onarpen horrek atzetik zekarren prozesu eta lanen koordinazio lanak egiteko ardura hartu zuen.

Erreferentzia interesgarria, beraz, kulturaren kudeaketan gabiltzanontzat.

Erantzun