Kulturaren Euskal Behatokia hainbat jardunetarako iturri

Asteazkena, 2012ko maiatzaren 9a

 

Kulturaren Euskal Behatokia 2006an sortu zuen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, Kulturaren Euskal Planaren baitan (2004).  EAEko kulturaren egoerari eta bilakaerari buruz sistematikoki informatzeko eta bere segimendua egiteko sistema nahi zuen sortu, eta era berean, sektorekako plan estrategikoak eta egoeraren azterketak egin. 2. ardatz estrategiko horren garapenetik, beraz, Kulturaren Euskal Behatokia sortu zen.

Kulturaren Euskal  Behatokiaren jardun arloak honako hauek dira:

  • Kultura ondarea
  • Sorkuntza eta adierazpen artistikoa.
  • Kultura-industriak.
  • Zehar-lerroak.

Funtzioak, berriz, honako  hauek dira:

  • Kulturari buruzko informazioa ordenatu, balioztatu eta sortu.
  • Bere egoera aztertu.
  • Kulturarekin lotutako alderdi orokorrak, sektorialak edo lurraldearen araberakoak aztertu.

Kultura arloan jarduten dutenentzat baliagarria izan daitekeen informazio iturria delakoan, Kulturagararen Interesgarriak atalean gehitu dugu Kulturaren Euskal Behatokiaren erreferentzia.

Erantzun