Kulturaren kudeaketa publikoa parte hartze pribatuarekin

Osteguna, 2012ko apirilaren 19a

 

Aurreko artikulu batean aipatu genuen CulturalBox bideotekan, kulturaren kudeaketarako baliagarri zaizkigun hainbat bideo aurki ditzakegu. Baliabideen inguruan jarduten duen bideo interesgarri bat ekarri nahi izan dugu EMUNekook hona: zerbitzu kulturalen kudeaketa publiko-pribatua.  Geroz eta proiektu kultural publiko gehiagok proposatzen du sektore pribatuarekin elkarlanean jardutea, helburu hauekin besteak beste: zerbitzu hobea eskaintzea, eragileak inplikatzea, helburuak partekatzea eta kultura ehuna indartzea.

Hurrengo bideoan izaera horretako proiektuak martxan jartzerakoan aurki ditzakegun egoera desberdinen inguruko hausnarketa egiten dute Albert de Gregoriok, Esteve Leónek eta Angelica Sanchezek.

Erantzun