Kulturarteko Europaren Aldeko Plataforma

Osteguna, 2012ko maiatzaren 31a

 

2008an gizarte zibilak osatutako plataforma bat sortzeari ekin zion Kulturaren Fundazio Europarrak, urte hori bera Kulturarteko Elkarrizketarako Urte Europarra zela aprobetxatuz. Kulturarteko Europaren Aldeko Plataforma sortu zuten. Plataformak urte europar horren eragina handitu eta bultzatu nahi zuen sektoreari ahots propioa emanda, kulturarteko elkarrizketa bultzatzeko estrategiak martxan jarrita eta kultur politiketan eraginda. Berehala bihurtu zen elkarte, eta gaur egun hainbat estatutako nahiz Europa mailako bazkidez osatuta dago.

Helburua pertsonen dibertsitatea baloratzen duen eta kulturarteko elkarrizketan parte hartzen duen Europako komunitatea garatzea da. Urtean lau buletin argitaratzen ditu web gunean bertan, eta askotariko gaiak lantzen dituzte; adibidez, Europako kultur politiken jarraipen zorrotza egiten dute, eta herrialde desberdinetako praktika, konferentzia eta esperientzien berri ere ematen dute.

Lanerako interesgarria izan daitekeelakoan Kulturagarako interesgarriak atalean jaso dugu.

Erantzun