Mouvement aldizkariak kultura ekosistema dela dio

Osteguna, 2012ko urriaren 11a

 

1995etik bi hilero argitaratzen den Mouvement aldizkariak, kultura eta garapen jasangarriari buruzko ale berezia argitaratu du, Arene, Arcadi eta Réseau Culture 21 agentziekin elkarlanean. Kultura ekosistema gisa aurkezten dute, eta bere araudiek ingurumenarekin eboluzionatzen dutela eta elkarrekintzan aritzen direla diote.

Editorialean bi ideia azpimarratzen dira: alde batetik, kultura ez dagoela mundutik bereizia, munduaren beraren espresioa dela. Bestetik, dibertsitatea aberastasuna dela eta horri eutsi behar diogula.

Jordi Pascual eta Patrice Meyer-Bisch-ek, esate baterako, garapen jasangarrian kulturak duen lekuari buruz hausnartu dute Rio +20 eta jasangarritasunaren alderdi kulturala izeneko artikuluan. Horrekin batera beste 21 artikulu interesgarri daude ale berezi honetan.

Erantzun