Nafarroako Kultur Kudeaketaren II. Kongresuan izan ginen

Asteazkena, 2011ko abenduaren 28a

.

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak (NAKKPE) antolatuta, azaroaren 22an eta 23an Atarrabiako Kultur Etxean Nafarroako eta inguruko kultura eragile desberdinak elkartu ginen Nafarroako Kultur Kudeaketaren II.Kongresuan. Bertan izan ginen kultura teknikariak, kudeatzaileak, elkarteetako ordezkariak, kulturako profesionalak, aholkularitzak eta beste hainbat eragile. Hizlari eta eztabaida desberdinen bidez honako gai hau landu genuen: “Kultur sektorearen erronkak egungo testuinguruan: plangintza, publikoak eta profesionalak”.

Ponentzietan batez ere kultura kudeatu beharraz jardun zuten, eta plangintza estrategikoen garrantzia azpimarratu zuten, bertako nahiz kanpoko esperientziak aurkezten zituzten bitartean. EMUNen ere kultura plana edo plan estrategikoa kultura kudeatzeko tresna ona dela uste dugu, batez ere norabidea edo iparra finkatzen eta bide horretan ze estrategia erabili definitzen laguntzen duelako.

Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak esan zuenez, urtarrilean argitaratuko dituzte kongresuko eduki guztiak. Kulturagaran ere guztion eskura jarriko dugu materiala.

Erantzun