Nola parte hartu kultur politiketan?

Asteazkena, 2016ko irailaren 7a

Beste behin ere Pilar Gonzalok artikulu interesgarria idatzi du kultura eta parte-hartze proiektuetan gabiltzanontzat.

Azkenaldian ugaritu egin dira kultur politikak modu parte-hartzailean definitzeko egitasmoak baina Gonzalori ez zaio iruditzen egitasmo horiek oso baliagarriak direnik egiten diren moduagatik eta eman ohi dituzten emaitzengatik: parte-hartze eskasa, parte-hartzaileen proposamenak aintzat ez hartzea, kultura gaiekiko interes faltagatik, zentralizazioagatik, saioak presentzialak izateagatik (ez on line)…

Harnessing citizen participation via social media and open source tools

Bestalde, kultura politiketan parte-hartzea bultzatzeko orain arte sortu diren ekimenei eta batzordeei dagokionez (kontseiluak, bulegoak, patronatuak…), Gonzalok dio oinarri sendorik gabe sortu direla maiz eta haien lana mugatua izan dela kasu batzuetan, beste batzuetan sortu bai baina ez direla martxan jarri, beste zenbaitetan haien berri jakin gabe hasi direla erakundeak antzeko egiturak sortzen eta errepikatzen.

Egoera horretan, proposatzen du administrazioek zerbait egin beharko luketela. Dagoeneko existitzen diren egiturak baliatuz misioak, helburuak eta diru-kontuak hiritarrekin batera adostu behar direla eta aldaketa politikoen eta beste faktore batzuen gainetik funtzionatzen jarraitu behar duela elkarlan horrek.  Hona erronka, Gonzaloren hitzetan:

“El reto está sobre la mesa: hacer de la participación ciudadana un ejercicio eficiente, relevante y vinculante.”

Erantzun