Politika kulturaletako adituen nazioarteko direktorioa

Asteazkena, 2012ko apirilaren 11a

 

Politika kulturalen plangintzan, kudeaketan eta ikerketan adituak direnen datu-base internazionala da ConnectCP. Bere helburu nagusia hau da: politika kulturalen inguruko ideien, ezagutzaren, esperientzien eta konpetentzien fluxua handitzea eta bultzatzea. Baliabide pertsonalak sustatzeko eta informazioaren zabalpena errazteko asmoa dauka. Edonork eman dezake izena datu-basean.

Arlo honetan esperientzia eta ezagutza dutenak euren profil profesionala sartzera gonbidatzen dituzte, datu-basearen bidez publika eta zabaldu dadin. Hasierako erregistroa eginda, erabiltzaile izena eta pasahitza erabilita aldatu edota kudeatu ahal izango dugu gure profila. Erabilera baldintzak onartutakoan argitaratuko dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu ConnectCP-ren web gunean.

Erantzun