UNESCOren kultura arloa, kudeaketarako baliagarri

Asteazkena, 2012ko martxoaren 28a

 

UNESCO erakundeak kultura arloa jorratzen du, besteak beste. Batez ere ondare kulturala babesteko bere jarduera baldin bada ere ezaguna, baditu beste hainbat lan ildo. Horregatik UNESCOk kulturarako dituen helburu eta programen laburpen bat hemen jasotzea interesgarria iruditu zaigu.

 

Kultura arloko helburuen artean hauek dituzte:

  • Aniztasun kulturala sustatzea. Munduko ondaretik hasi, ondasun kultural materialetik pasa eta industria kultural eta artisautzaraino.
  • Ondare material eta immateriala babestea, zaintzea eta administratzea.
  • Adierazpen kulturalen aniztasuna sustatzea eta kulturen arteko elkarrizketa bultzatzea, bakerako kultura lortzeko.

Horiek lortzeko 2010-2011 urteetan lantzen jardun duten programa hau da:

  1. Ondasun kultural higiezinak eta ondasun naturalak babestu eta kontserbatu.
  2. Ondare bizia babestu.
  3. Objektu kulturalen babesa handitu eta horien legez kontrako trafikoaren kontra borrokatu.
  4. Adierazpen kulturalen aniztasuna babestu eta sustatu, eta industria kulturalak eta sortzaileak garatu.
  5. Politika nazionaletan kulturarteko elkarrizketa eta kultura aniztasuna txertatu.

2012tik aurrerako asmoen inguruan oraindik ez dakigu ezer, baina UNESCOk bere etorkizuneko lan ildoak argitaratu orduko jakinaraziko ditugu Kulturagaran. Emunekook, bitartean, interesgarriak atalean jasotzeko moduko erakundea dela uste dugu.

Erantzun