Zer da kultura-plan bat?

Asteazkena, 2012ko urtarrilaren 11a

.

Kultura-plana lanerako tresna bat da, gure herrirako, hirirako, museorako, dantza talderako… helburuak, estrategiak, ekintzak, balorazio moduak eta baliabideak (giza baliabideak nahiz ekonomikoak) biltzen dituen tresna. Ipar edo norabide batean jarriko gaituzten aipatutako eduki horiez osatutako erreminta garrantzitsua da, hain zuzen ere. Beraz, kultura-kudeaketarako erreminta oso baliagarria.

Alor honetan lan egiten duen jende askoren kezka da planifikazio zehatzik egin gabe gastatzen dela askotan dirua. Kultura-planak edota plan estrategikoak helburuak zehaztuko dituenez, antolatzen edo sustatzen ditugun ekimenek norabide eta zentzu bat izango dute.

Bestalde, planaren diseinuan eragile desberdinen parte hartzea eta inplikazioa bultzatzen badugu, planaren barruan kokatuko diren talde, erakunde zein eragile guzti horiek norabide berean lan egiteko tresna polita izango da kultura plana, koordinazioa nahiz kohesioa lortuko baitugu.

Erantzun