Zertarako idatzi kultura plan bat?

Asteazkena, 2012ko otsailaren 22a

.

Gaur egun ia inork ez du zalantzan jartzen kultura planak edota plan estrategikoak beharrezkoak direnik. Kudeaketarako tresna baliagarriak dira eta forma egokia emanez gero, edozein arlo nahiz sektoretan aplikagarria. Baina, zertarako idazten ote dugu plan bat? EMUNekook zerrendatxo bat osatzen ausartuko gara:

  • Jarduerak eta ekintzak hasieratik bideratuta izateko. Ez dakigu bihar zer gertatuko den, baina dena antolatuta eta bideratuta badago posible da gerta daitekeenari  edo edozein aldaketari hobeto erantzutea.
  • Dauden baliabideak identifikatzeko eta ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.
  • Eragile desberdinen artean (bideratzaileak, elkarteak, sortzaileak, herritarrak, udala…) lehentasunak, irizpideak eta jarrerak adostuz, guztiek helburu berdinera heltzeko bidean jarduteko.
  • Hausnarketa prozesu batean, ideia berriak sortzeko.

 

Erantzun