Artisten sormena eta berrikuntzarako elkarlana

Astelehena, 2013ko azaroaren 18a

sormena eta berrikuntza

Etengabe aldatzen ari den garai honetan, gizartearen eta merkatuaren beharrak ere uneoro aldatzen ari dira. Egiten duguna berritu, bide berriak asmatu eta sortzeko beharra dago.

Ariketa konplexua izan arren, bide horretan urratsak ematen laguntzen duten ekimenak aipatzera gatoz.

Ondorengo bi ekimenen baitan guztira 17 proiektu landu dira:

  • IrunLab 2013: Irungo merkataritza sustatzeko hainbat artista edo sortzaileren laguntza izan dute. Hau da, merkatariak bere negozioan identifikatuta duen arazoari irtenbidea ematen laguntzen dio sortzaileak. Horretarako elkarrekin eta elkarlanean lan egiten dute, lantalde berean, bai proiektua definituz eta baita aurrera eramanez ere.
  • EkintzaLab 2013: Bilbon dauden osasun arloko enpresa eta erakundeei soluzio berritzaileak ikertzeko aukera eskaini die, sormena pilula txikietan sartuz. Artista/sortzaile baten kolaborazioari esker ideiak, iradokizunak eta erreferentziak jaso dituzte lau lan-saiotan.

Artisten sormena eta berrikuntzarako elkarlana uztartzen dituzten horrelako ekimenak oso baliagarriak dira garapen agentzietatik hiri eta lurralde mailan edota kluster, elkarte profesional nahiz enpresa taldeetan eragin sortzaile azkarretarako prozesuak garatzeko.

Bestalde, aipatzekoa da, horrelako ekimenek Europan dagoeneko duten ibilbidea. Adibide gisa Training artists for innovation europar programaren baitan garatutako gida daukagu, horrelako prozesuetan laguntzeko tresna oso egokia dena.

Erantzun