Culturgal: kultur industrien Galiziako azoka

Asteartea, 2013ko urriaren 29a

 

Culturgal

Euskal Herrian euskal kultura eta sormena ezagutu eta sustatzeko Durangoko Azoka dugun moduan, Galizian, Culturgal ekimena dute. Azoka hau elkartzeko gune bat da, aukera bat, tresna bat. Elkargunea non kultur sektoreak bere talde-indarra erakusten duen eta elkarrizketa oparoa eta ideien trukea bideratzen diren. Paregabeko erakusleihoan enpresa, programatzaile, erakunde eta publikoari oro har proiektu eta ekimen berriak erakusteko aukera da.

Aurtengo edizioa azaroaren 29an hasi eta abenduaren 1a bitartean burutuko da. Ekimen hau kultur agente guztien arteko elkarlanaren bidez burutzen da: erakundeak, enpresak, sortzaileak, kudeatzaileak eta publikoak. Denak era aktiboan inplikatuta jarduera kulturalaren sustapenean, gizarte garapenerako ezinbesteko aldagai moduan.

Erantzun